martes, 12 de marzo de 2013

TANTA BATEN BIDAIA

TANTA BATEN BIDAIA

Pontxe dut izena, eta hodei batean bizi naiz. Horixe, hodei batean bizi naiz baina ez beti, normalean goitik - behera joaten naiz abentura arriskutsu bat edukitzeko. Adibidez nire azken bidaia, ia ia hil nintzen ! bai, kontatuko dizuet zer gertatu zitzaidan:

Eguraldia ona, bueno ez oso ona, zerua hodeiz  osatuta zegoen eta !
Ni hor nengoen etzanda, ia lo hartzeko, nire begiak itxi nituen... halako batean, nire gorputza modu abstraktua zegoela ohartu nintzen. Normala da, tanta bat naiz, eta hau uraren zikloa da, beldurrik ez neukan, astero gertatzen zait hau, eta tantak ez dugu nabaritzen minik.

Erortze aske batean nengoen, goian zerua eta behean lurra. Ez pentsa, nik baino beste milaka tantak zeuden, hori bai: denok lurrera ari ginen begiratzen. Nik, kalkulatzen ari nintzen zenbat falta zen lurrera iristeko: Baina azkenengo 5 segunduan, guretzat, behin - betiko finala da.
Azkenean begiak itxi eta gure buruan: 5,4,3,2,1...0 eta kolpe.

Egia esanda, ez nuen ezer nabaritu: Alderantziz, aitzitik, giroa oso hezea eta biguna zen. ( Normalean lurrekin kolpe egin eta gero, tantak, gelatina bezala gelditzen gara )
Orduantxe, ondo bukatu nuen, begiak ireki eta aintzira bat. Bai, aintzira batean nengoen. Tanta bezala bueltaka hasi nintzen. ezer nabarituhiko batean sartu arte. jakin, hodei batera joateko, tantak itsasora joan behar gara, horretarako ohiko guztiak hartu behar dugu. Ohikoa hartu, eta nire bidaia jarraitu.

Hainbat tantak desberdinak ikusten nengoen: tanta argala, lodia, luzea, motza, txikia, handia... etab
Eta hainbat tanta ikusiz gero hitzegiten hasi nintzen:
- E, zer moduz?-
- Nora zoaz?-
- Eta zu?-
- Non bizi zara?-
- Zer da hau?-
Baina bakarrik galdekatu ? ez, baita ere presentatu nintzen:
- Ni Pontxe naiz, eta hodei batean bizi naiz - beti esaldi berdina.

Honekin, hainbat lagun- tanta daukat.  Bueno, nire bidaia segi, eta azkenean, gizakiak sortutako arkitektura batera arte ailegatu nintzen.  Zaldale, ur indarretxe batera heldu nintzen. Hau arriskitzua da, tanta bat ez da asko baina milioi tanta bitartez, aintzi bat sortu dezake, eta uste dut, milioi tanta bitartartez, gizakia kemen sortu dezakeela.

Momentu hartan bai, beldurra neukan, ez nekien zer zen gauza arraro hori, eta akatu dezakeela pentsatzen nuen. gutxigatik ez nuen bazterra jo !
Bat- batean zulo, leizezulo... batera joan nintzen dena beltza, argirik zegoen, baina soinua bai, soinua oso gogorra, indartsua. Gutxienez, bazeuden arrain batzuk, argia zeukatenak, eta argi
zoragarri bat, ez zen zuria edo laranja, ezta horia edo gorria, kolore guztiak ziren, beltza baizik.

Zulora joan,  baina nire begiak ze ikusten zuten? Helize batzuk, bai, tanta bakarra helize baten kontra. Berriro ere, nire begiak itxi eta 5,4,3,1... 0.
Nire gorputza mozten hasi zen, milaka parte, milioi parte, baina, mirariz, urez beteta nagoenez, ez zitzaidan ezer pasa.
Ur indarretxe pasa, eta momentu hartan erreka batera ailegatu nintzen, ondo egon nintzen, beti zuzen, itsasora ailegatu harte.

Gainera, beste hainbat tanta pasa ziren. Orduan, ez aspertzeko, berriro ere hitz egiten hasi nuen:

- E zu, zer moduz?
- Ur indarretxe hori zaila, baietz ?
-  Zertan ari zinen ?
- Maite zaitut ! ( hau gezurra da )

Azkenean, astuna naizela, iruditzen zaie. Igual zait, ni horrela naiz, eta ez zait importa.

GLUP ! bat- batean, ontzi batean sartu nintzen. Dirudienez, gizon batek, errekatik ura hartu zuen, landareei, ur pixka bat emateko, hemendik kanpo ateratzeko ez zen erreza. Hau da, landareak sustraiak dute eta sustraietatik, ura hartzen dgute. Orduan, berriro ere errekara joan behar naiz, ihes egiten,

Gizonak, bere ontzia hustu zuen. Nire eta beste tantak, segituan korrika hasi ginen, sustraiak hatsetik, erreka, aurretik. Ez neukan beldurrik, baino ez zen errexa.

Hainbat sustraiak zegoenez, hain bat itzulinguru egin nuen. Paisaia hori, ez zen polita, labirinto iruditzen zitzaidan, eta tantak ez gara oso onak korrika egiten. Bueno, sustraiek tantak nahi zituzten. Landare gaiztoak, zergatik ez dute jaten lurra, animaliak, edo gizakiak ?

Beti bezela, guretzat, mundu hau arriskutsua da.

Higitzen nengoen ( Baita - ere beste tantak) , baina oso nekatuta negoen, ezin nuen gehiago, eta nire gorputza, gelditu zen. Ez nuen nahi, baina gelditu zen, sustraiak atzean zeuden, eta nitik errekara, 3 metro baino gehiago ez zegoen. Nire gorputza, pelota bezala utzi eta or gelditu nintzen, hori bai, nire begiak itxita utzi nuen.

Bat- batean, beste tanta bat, nirekin talka egin zuen, mugitu nintzen, beste tanta batekin talka, beste bat, beste bat, beste bat. 3 metro, 2 metro, 500 zentimetro, 10 milimetro. Eta kanporara joan nintzen. Bai, beste hainbat tanten bitartez kanpora ailegatu nintzen.

Hemengo ura hotza zegoen, nire ustez, euriarengatik, ez pentsa, ia tanta guztiak, bere gorputza ur bero bitartez beteta dago.
Gutxi falta da itsasora ailegatseko. Orain, tanta gutxi daude,  gogoratu lehen milioi tanta egon garela. Orain ehun edo horrela, bueno ehun gehi beste milioi tanta berria, eta desberdina.

Aspertuta, eta lasaituta,  berriro hitz egiten hasi nintzen. Ez da erraza,  gogoan erabili, lehen ia hil naizela, orain hitz egiten hastea ez da erraza.

- E, zer moduz?
- Ladare horiek zaila, baietz ?
- Zer motatako landareak ziren ?
- Zenbat gizon egongo dira munduan? ( hau nire buruari)
- Pontxe dut izena, eta oso pozik nago - azaldu nuen

Gutxi falta zen, baina azkenean, itsasora ailegatu nintzen.

Itsasoan, olatu batetik sartu, eta hondartzara joan nintzen. Hondartzan, poz- pozik, bizkarrez jarri nintzen, eta lo egin nuen. Begiak itxi eta itxoin nuen. Azkenean, nere gorputza, hasi zen berotzen, kilikorra izan nuen. Ia barrezka hasi nintzen ( Egia esanda, barrezka hasi nintzen) :
- Kar- kar- kar-
Eta berriro:
- Kar- kar- kar

Begiak itxi arte. Gas bihurtu arte. Eta hodei batera ailegatu arte.
- Fiuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu-

Azkenean hodei ezberdin batera joan nintzen. Orain bertan hodei batean nago. nere gorputza izoztu da eta berriro bere forma abstraktua lortu du. Bidai zaila ? Ez pentsa, gustuko dut.
Gainera, Orain beste bidai bat egin behar dut.

Begiak, itxi eta. 5,4,3,2,1... 0.      

No hay comentarios:

Publicar un comentario