miércoles, 5 de junio de 2013

martes, 4 de junio de 2013

Bideolit bat

                                 

                                  MUNDUA







Gure antzerkia

Juan: Zergatik ez zineten agertu?
Gorka: Uste genuen ez zitzaizula gustatuko gu agertzea.
Leire: Konturatu ginenerako ordua pasa zitzaigun gainera.
Juan: Zoazte pikutara! Hitza eman zenidaten eta ez zineten agertu.
Gorka: Eta zure zita?
Juan: Ez da agertu. Eta hala ere, zergatik ez zarete etorri?
Leire: Nere zita ez da agertu ere ez eta shopping egitera joan gara!
Gorka: Yujuuuuuuuu
Juan: Psst (Kolgatu egiten du)
(Etxean ordenagailuarekin)
Leire: Zergatik ez da agertu?!
Gorka: Ez da tipo fidagarria, nahi duena egiten du
(Ordenagailuak soinu bat egiten du)
Leire: Zein izango da.
Gorka: Zein da?
Leire: Bera da...
Gorka: Zer esan du?
Leire: Zergatik ez naizen agertu?! Zergaitik ez da bera agertu!
Gorka: Honek uste du leloak garela
Leire: Tuntuna naizela uste duzu (Idazten)
Juan: Bai
Leire: Ba, agur
------------------------------------------------------------------
(Juanek Gorkari deitzen dio)
Gorka: Bai?
Juan: Iep, ba al dakizu zer gertatu zaiten?
Gorka: Ez, oraintxe noa zure etxera
-------------------------------------------------------------------------
(Juanen etxean)
Gorka: Putakumea!
Juan: “Esateyat” hi!!!

Juanen mobila: Ringggg!!!
Juan: Zein izango da. Bera da!!
(Telefonoz)
Leire: Kaixo
Juan: Kaixo
Leire: Barkatu lehengoagatik...
Juan: Bale, barkatuta zaude, nahi al duzu berriz gelditzea
Leire: Bale, non?
Juan: Maria Antonieta parkean?
Leire: Ondo iruditzen zait, zer ordutan?
Juan: Nahi duzunean bihotza
Leire: Zazpitan?
Juan: Ondo iruditzen zait, bihar arte
(Lehen zegoen gelara itzultzen da)
Gorka: Zer gertatu da?
Juan: Ezer
Gorka: Ondo ondo, ni banoa
(Hala ere Gorkak dena entzun du)
Gorka: Parkea aldatu, hori ez da polita
Leire: Ez ,ez, gelditu gara, gainera hori gutxienezkoa da
(Geroxeago, Parkean)
Leire: Kaixo
Juan: Kaixo
Leire: Zer egiten ari zara hemen?
Juan: Nire zita itxaroten
Leire: Zu al zara Manolo69?
Juan: Bai, eta zu Rubita26?!
Leire: Bai
(Gorka parkean agertzen da eta Juan konturatu egiten da dena bere kulpa dela)
Juan: Zu izan zara zita “estropeatzailea”!!
Gorka eta Juan: Ez, bai,ez,bai,ez,bai,ez,bai.....
Juan: Ez
Gorka: Bai... Kaka zaharra! Egia da, baina maite zaitudalako izan da! (Juaneri)
(Polizia bat pasatzen da eta Juanek pistola kentzen dio bera konturatu gabe. Tiro egiten du, baina Gorkak eskibatu egiten du eta Leireri ematen dio. Juanek barrabiletan ostiko bat ematen dio eta akatu egiten du. Gero Leirerengana doa)
Juan: Ez, zergatik,zergatik?!, bizitza ez du zentzurik zu gabe
(Juanek bere buruaz beste egiten du)
(Azkenean pertsona bat pasatzen da eta denok lurrean gaudela ikusten du. Ez zaio importa, pistola hartu, eta etxera joaten da)


AMAIERA

Zenbat dakizu Isaac Newtonetaz? (ikerketa lana )


Ikerketa honen bidez, zenbat dakite gazteak isaak newtonetaz aztertuko dut.Orduan, zenbat bat dakite gaur egungo gazteak isaak newtonetaz?
Internetetik, jendeari galdetzen ikerketa hau bete dut, eta emaitza batzuk atera dira.
Jakin,  Isaac Newton zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria izan zen.
Munduko zientzialari hobenetarikotzat jotzen dugu gaur egun. Kalkuluaren sortzailea, Grabitatearen Legearen aurkitzailea, eta mekanika klasikoko legeen asmatzailea da.

Nire ikerketa lana 23 galderak ditu. 23 galdera horiek 3 zatian bananduta  daude: erreza, normala, eta zaila
.
Ikusten dugun bezela, gazteak oso erraz erantzuten dute, galdera errazak. Hau da, denak dakite kultura generala, eta bestela 80%. Esaterako:


Isaac izan zen...
    
Edota..


Deskubritu zuen...
Galdera horren erantzunak, erraza dira jakitea. Gazteek, telebistan ikusi izan dute, eskolan ikasi dute, edo bestela logika pixka batekin galdera ondo erantzun dute.
Baina, galdera mota hauetan oso erraza erantzuna ondo ematea.Orain bigarren motatako galderak ikusiko ditugu:



kalkulo integrala sinesgarritasuna ( pertsonaren izena )kin partekatu zuen ( Honekin gazteen jakintasuna frogatu nahi nuen ) edota Newtonek ....... jaio zen ( honekin gazteen kultura generala frogatu nahi nuen. Baina, zailtasun bat jarriz gero, gazteak ( ia guztiak ) ezin zuten ondo eman erantzuna.

Bukatzeko, asko dakite gure inguruko gazteek? nire ustez bai, baino ez dute beraien burua ondo erabiltzen. Zer esan nahi dut honekin?, gazteek zerbait egin behar dutenean eta gauz hori zailtasun bat badauka, gazteek edo ez dute egiten edo ez dakite galderaren erantzuna.

Neskak kirolari

Lehen, bazirudien kirola praktikatzea bakarrik mutilen kontua zela, baina azken urteotan gero eta neska gehiago animatu dira kirola praktikatzera. Egun, ia kirol guztietan, bai bakarkako kiroletan, bai taldeka jolasten diren kiroletan, neskak aurki ditzakegu. Baina oraindik ere kirolean aritzen diren neskak mutilak baino askoz gutxiago dira. Neska gehienak txikitatik hasten dira kirolen bat egiten, baina helduagoak direnean, utzi egiten diote kirola egiteari. Izan ere, arlo gehienetan ez dirudi neskak kirolari profesional izan daitezkeenik, edo behintzat, mutilek baino askoz zailagoa daukate.


Azken aldian, urrats asko eman du gizarteak nesken eta mutilen arteko berdintasuna lortzearren. Hala ere, arlo guztietan ez da berdintasun osoa lortu. Arlo horietako bat kirola da, hain zuzen ere. Oraindik, topiko asko daude kirolaren gainean. Jendeak uste du kirol batzuk ez direla aproposak neskentzat, edo mutilentzako eta neskentzako kirolak daudela eta bereiztu egin behar direla. Gainera, nesken kirolak arrakasta gutxi izaten du jendearen artean, eta oso jende gutxi joaten da nesken partidak ikustera.


Aurrekoa kontuan hartuta, ez da harritzekoa neskek azkenean kirola uzteko erabakia hartzea. Alde batetik, gogoa galtzen dutelako, eta bestetik, nesken kirolak ez omen duelako saltzen ezta negozio aukerarik sortzen ere komunikabideetan. Horregatik, neska kirolari profesionalek, mutilekin alderatuta, oso gutxi kobratzen dute, nahiz eta oso onak izan.


Bizi garen gizartean nesken eta mutilen arteko berdintasun osoa lortu nahi badugu eta bizitzako arlo guztietan diskriminazioa alde batera utzi nahi badugu, oso garrantzitsua da kirolean ere berdintasun hori lortzea. Horretarako, oraindik oso barneratuta daukagun hainbat topiko baztertu behar dugu. Hau da, onartu behar dugu ez daudela ez nesken eta ez mutilen kirolak eta bakoitzak praktika dezakeela gogoko duena. Beste alde batetik, mutil kirolarien ahalegina saritzen den modu berean saritu beharko litzateke neskena, horrela neskak motibatuta jarraitzeko aukerak handituko baitzirateke. Eta azkenik, telebistaren bidez eta beste komunikabideen bidez, publizitate gehiago eman beharko liekete nesken partidei, jendea ikustera anima dadin