Lehen,
bazirudien kirola praktikatzea bakarrik mutilen kontua zela, baina
azken urteotan gero eta neska gehiago animatu dira kirola praktikatzera.
Egun, ia kirol guztietan, bai bakarkako kiroletan, bai taldeka jolasten
diren kiroletan, neskak aurki ditzakegu. Baina oraindik ere kirolean
aritzen diren neskak mutilak baino askoz gutxiago dira. Neska gehienak
txikitatik hasten dira kirolen bat egiten, baina helduagoak direnean,
utzi egiten diote kirola egiteari. Izan ere, arlo gehienetan ez dirudi
neskak kirolari profesional izan daitezkeenik, edo behintzat, mutilek
baino askoz zailagoa daukate.
Azken
aldian, urrats asko eman du gizarteak nesken eta mutilen arteko
berdintasuna lortzearren. Hala ere, arlo guztietan ez da berdintasun
osoa lortu. Arlo horietako bat kirola da, hain zuzen ere. Oraindik,
topiko asko daude kirolaren gainean. Jendeak uste du kirol batzuk ez
direla aproposak neskentzat, edo mutilentzako eta neskentzako kirolak
daudela eta bereiztu egin behar direla. Gainera, nesken kirolak
arrakasta gutxi izaten du jendearen artean, eta oso jende gutxi joaten
da nesken partidak ikustera.
Aurrekoa
kontuan hartuta, ez da harritzekoa neskek azkenean kirola uzteko
erabakia hartzea. Alde batetik, gogoa galtzen dutelako, eta bestetik,
nesken kirolak ez omen duelako saltzen ezta negozio aukerarik sortzen
ere komunikabideetan. Horregatik, neska kirolari profesionalek,
mutilekin alderatuta, oso gutxi kobratzen dute, nahiz eta oso onak izan.
Bizi garen gizartean nesken eta mutilen arteko berdintasun osoa lortu nahi badugu eta bizitzako arlo guztietan diskriminazioa alde batera utzi nahi badugu, oso garrantzitsua da kirolean ere berdintasun hori lortzea. Horretarako, oraindik oso barneratuta daukagun hainbat topiko baztertu behar dugu. Hau da, onartu behar dugu ez daudela ez nesken eta ez mutilen kirolak eta bakoitzak praktika dezakeela gogoko duena. Beste alde batetik, mutil kirolarien ahalegina saritzen den modu berean saritu beharko litzateke neskena, horrela neskak motibatuta jarraitzeko aukerak handituko baitzirateke. Eta azkenik, telebistaren bidez eta beste komunikabideen bidez, publizitate gehiago eman beharko liekete nesken partidei, jendea ikustera anima dadin
No hay comentarios:
Publicar un comentario